Skip to main content

ESKOLA TXIKIEN FESTA 2024 ADUNAN

foto

Gipuzkoako eskola txikien 36. festa, Adunan

Ekainaren 16an egingo da Gipuzkoako eskola txikien 36. festa, Adunan. Eguna ospatzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

Ogitartekoez gain, bazkaria ere eskainiko dute, futbol zelaian muntatuko den karpan, 14:00etan. Bi menu daude aukeran. Bazkarian izena emateko aukera dago Kaxintane tabernan eta Itsasondokoop. janari dendan. Izena emateko garaian, menua aukeratu eta ordaindu beharko da. Tiketak, berriz, Adunan bertan jasoko dira, festa egunean.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da.

Era berean, Adunara autobusez joateko deia egin dute antolatzaileek. Autobusa doan izango da, eta tabernan zein dendan eman ahal izango duzue izena. Maiatzaren 22rako esan beharko da autobusez joateko asmorik duzuen edo ez.

Animatu, eta parte hartu festan. Eskola txikiak, herri txikiak bizirik!

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)