Skip to main content

"BIZI TESTAMENTUA" DOKUMENTUA

foto

Maiatzaren 22an, Bizi Nahi elkartean Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Elkartearen eskutik, "Bizi-testamentua"-ren nondik norakoak jaso genituen. 

Modu arruntean "Bizi-testamentua" deitzen badiogu ere, berez, Aurretiazko borondateen dokumentua da.

  • Pertsona batek, bere buruaren jabe denean egiten duen dokumentua da. 
  • Dokumentu hau soilik, pertsona hori gaixotasunagatik edo istripu batengatik egoera itzuliezinean dagoenean erabiltzen da. 
  • Pertsona horrek, bizialdiaren amaierari begira dituen lehentasunak zehazten dira, hala nola; bizi- baloreak, bizi nahi ez dituen egoerak, aipatutako egoeran jaso nahi dituen tratamenduak edo jaso nahi ez dituenak, hiltzeko tokia...

Maiatzaren 29ko saioan, Aurretiazko borondateen dokumentu hau osatzen lagunduko zitzaigun.

Aurretiazko borondateen dokumentua egiteko asmoa duzuenok, jarraitu beharreko pausoak: 

- Aurretiazko dokumentuaren dokumentua osatu zuen datuekin eta zuen zehaztapenekin, hemen ereduak: 

HEMEN AURRETIAZKO BORONDATEEN DOKUMENTU EGITEKO EREDUAK 

- Ordezkari bat edo bi ordezkariren datuak, NAN kopiak etan sinadurak behar dira. 

- Hiru lekukoen datuak, NAN kopiak etan sinadurak behar dira. 

Behin beharrezko dokumentazioa prest izanda dokumentua erregistratu behar da; modu presentzialean egin daiteke delegaritzaren batean, (Tolosa edo Donostian) , ONLINE edo postaz (zertifikatua bidaltzen baduzue hobe): 

Departamento de Salud // Gobierno Vasco

c/ Donostia - San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

E-mail: registrodevoluntadesanticipadas-san@euskadi.eus

INFORMAZIO GEHIAGO

derechoamorir.org 

aurretiazkoborondateak

Zalantzarik baduzue, 635738131 deitu  edo dmdeuskadi@derechoamorid.org- era idatzi. 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)