Skip to main content

Arnasetik bideosormen lehiaketa

foto

Udalerri euskaldunetako gazteentzako Arnasetik bideosormen lehiaketa abiatu da hirugarren urtez. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk elkarlanean antolatzen duten lehiaketa da.

Hiru kategoria daude, eta aurten ariketa hauek proposatzen dira kategorietarako:

  • 5-6.mailakoak: 'Txokorako bidea': Herriko txoko berezi edo kuttun baten edo batzuen inguruko bideoa.
  • LH 1-2: 'Prestatu nirekin'. Herriko egun berezi baten inguruko bideoa (herriko jaiak, inauteriak, azoka berezi bat...). Berezia zergatik den, nola prestatzen duten...
  • LH 3-4: 'Bosteko katea': Beste norbaiten larruan jartzeko aukera izango bazenute, zuen herriko nor izan nahiko zenukete? Galdera horri erantzunez bost pertsonako katea sortzea.

Urriaren 31 izango da lanak aurkezteko azken eguna. Mezu honekin, lehiaketaren inguruko informazioa eta materiala bidaltzen dizuegu:

SPOT

Informazio guztia jasotzen duen WEBgunea

Edozein zalantza argitzeko, proiektuaren arduradun teknikoarengana jo dezakezue:

a-garciabadiola@euskadi.eus (Ander)

☏ 945 016933

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)