Foru Aldundiko gazteria sailak 18 eta 30 urte arteko gazteek beren proiektuak gara ditzaten Gazteak auzolanean izeneko deialdi bat argitaratzen du urtero. 20224koa oraintxe argitaratu da eta urriaren 25 bitartekoa da proposamenak aurkezteko epea.
- Irabazi asmorik gabeko proiektuak garatzeko laguntza da, eta baliabide ekonomikoez gain, proiektua zehaztu eta aurrera ateratzeko bide-laguntza eskaintzen da.
- Gutxienez hiru lagunez osatutako talde gisa aurkeztu behar da, baina ez da elkarte edo izaera juridikorik behar
- Eremu posibleak: jardun artistiko edo kulturalak; ingurunea eta jasangarritasunari lotutakoak; berdintasuna, euskara edo kulturartekotasuna oinarri hartuta gizarte edo komunitatea eraldatzeko asmoa duten proiektuak.
- Hautatutako proiektuek 2025eko ekaina bitarteko epea izango dute gauzatzeko.
- Hautatutako proiektu bakoitzak, aurreikusitako kostuaren arabera, 1.500€ eta 5.000€ arteko dirulaguntza jasoko du