Skip to main content

Bihondakin tailerra

Martxoak

28

Ostirala

18:00

2. Bioplastikoak kozinatzen! (Bigarren eguna)
Laborategia herrira gerturatzeko aukera bat. Parte-hartzaileek hondakin organikoak hari, azal, ehun eta bioplastiko bihurtzen ikasiko dute teknika ezberdinen bidez.

Laborategiko teknika hauek irakatsiko dira:
• Estrusioa
• Gelifikazioa
• Trinkotzea
• Moldeetan isurtzea
• Beroa aplikatzea
• Birrintzea

Prozesu hauek guztiak gero bakoitzak etxean landu ditzazke, helburua ere hori da, jendea etxean hondakinak birziklatzen hastea eta biomaterialak lantzera
animatzea. Kontzeptu tekniko eta konplexuak ulertzen errazteko, tailerrak ikuspegi sortzaile eta dinamikoa du. Zientzia modu erraz eta dibertigarrian ulertzea lortu nahi da,
teoria eta praktika ingurune kreatibo batean emanez.

Ekitaldi mota