

Irailean, urtero bezala, euskaltegietan izena emateko aukera izango duzuela gogorarazi nahi dizuegu. Udalak, UEMArekin batera, euskara eskoletan izena ematera animatu nahi zaituzte.
Gurea bezalako herri euskaldunetan euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko pausoa ematera animatu zaitezten.
Urtero bezala, behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da. Eta euskaltegian izena emateaz gain, udaletxean ere izango duzue horretarako aukera. HABEk eta Udalak dirulaguntzak eskaintzen ditu euskara ikasteko.
Informazio gehiagorako deitu lasai edo hurbildu udaletxera edo euskaltegira.
Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)