Skip to main content

LAN-ESKAINTZA: ESKOLA KIROLEKO MONITOREA BEHAR DA ITSASONDON

ESKOLA KIROLA IRUDIA

Eskola Kiroleko monitore baten bila dabiltza Itsasondon, 2026-2027 ikasturtean Multi Kirola eta Jolas Hezi programetan aritzeko.

Kontratatutako pertsonak astean bi saio eskainiko dizkie 6 eta 12 urte bitarteko haurrei, arratsaldez. Horrez gain, hilean behin, larunbat batean, kirol topaketa bat antolatuko da.

Interesa duten pertsonek curriculum vitaea (CV) honako helbide elektronikora bidali beharko dute:

📧 E-posta: itturritxiki@gmail.com

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:

📞 Laura: 619 352 663

Honakoak dira lanaldiaren zehaztapenak eta burutu beharreko zereginak:

Lanpostuaren eginkizunak:

●        Saioen edukia planifikatzea, koordinatzailearekin batera.

●        Kirol topaketak antolatu eta dinamizatzea.

●        Parte-hartzaileen familiekin sortutako Telegram taldea dinamizatzea.

●        Entrenamendu-saioak gidatu eta garatzea.

●        Saioetako asistentziaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

●        Hiruhilekoan behin, Guraso Elkartearekin jarraipen- eta ebaluazio-bilerak egitea.

●        Koordinatzailearekin aldizkako jarraipen-bilerak egitea.

Lanposturako baldintzak

●        16 urtetik gora izatea.

●        Euskara jakitea.

●        Itsasondon bizitzea.

●        Eskola Kiroleko Monitore Laguntzailearen (MADE) ziurtagiria izatea, edo kontratua hasi aurretik prestakuntza egiteko aukera izatea.

●        «Kirolaren esparruan adingabeen zaintza eta babesa» ikastaroa egina izatea, edo kontratazioa baino lehen egiteko konpromisoa hartzea (4 orduko online ikastaroa).

●        Sexu-delituen ziurtagiri eguneratua izatea.

Eskaintzaren zehaztapenak

●        Lan-kontratua urriaren 1etik maiatzaren 31rakoa da.

●        Asteko 5 orduko kontratua: 3 ordu entrenamenduetarako, ordubete prestaketa eta koordinaziorako, eta ordubete kirol topaketetarako.

●        Soldata Kirol Instalazioen Hitzarmen Kolektiboaren araberakoa izango da.

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)