Skip to main content

ITSASONDOKO JAIAK ATE JOKA DITUGU!

argazkia

Irailaren 17tik 20ra ospatuko dira aurten Itsasondoko herriko jaiak.

Aurten ere, Festa Batzordeak adin eta gustu guztietarako egitarau zabala prestatu du. Laster jasoko duzue etxeetan programa osoa; bitartean, hainbat ekintzatan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude, eta herri afarirako zein paella janerako tiketak salgai daude dagoeneko.

Hona hemen datozen egunetan kontuan hartu beharreko informazio nagusia:

IRAILAK 18, OSTIRALA – KUADRILLEN EGUNA πŸ‘•πŸ‘š

Ostirala kuadrillen eguna izango da.

Prestatu zuen kuadrillako kamiseta, zapia edo bereizgarria, eta animatu lagunarteko giroan parte hartzera!

🫧 Lagunarteko jolasak egingo dira.

✍️ Izena emateko lotura:
https://forms.gle/RfehJfEMNSsqN93W9

πŸ“… Izena emateko azken eguna: irailak 14, astelehena.

HERRI AFARIA πŸ½οΈπŸ—

Urtero bezala, ostiral gauean herri afaria egingo da.

🎟️ Tiketak salgai daude Kaxintanen, Ibalurren eta Udaletxean.

πŸ’° Herri afariko prezioak:

  • Helduak: 22 €
  • Langabetuak eta ikasleak: 18 €
  • Umeak: 13 €
  • Afaria etxetik ekartzen dutenek: 5 €

πŸ“… Tiketak erosteko azken eguna: irailak 14, astelehena.

IRAILAK 19, LARUNBATA – MOZORRO EGUNA πŸ₯Έ

Larunbatean mozorro eguna izango da, eta aurtengo gaia:

🎨 MARRAZKI BIZIDUNAK

Beraz, hasi ideiak pentsatzen, mozorroak prestatzen eta irudimena martxan jartzen!

BEITIKO IGOERA πŸš΄β€β™€οΈπŸš΄β€β™‚οΈ

Goizean Beitiko igoera egingo da.

Prestatu bizikletak, kaskoak, motoak eta behar duzuen guztia!

✍️ Izena emateko lotura:

Β https://forms.gle/4aYNr3K2CGTmZPxk9

IJITTO SHOW-A πŸ•ΊπŸ€Έβ€β™‚οΈ

Arratsaldean, berriz, Ijitto Show-a izango da.

Hasi zuen emanaldia, koreografia edo ikuskizuna prestatzen!

✍️ Izena emateko orriak Kaxintanen eta Udaletxean dituzue.

πŸ“… Izena emateko azken eguna: irailak 14, astelehena.

PAELLA JANA πŸ₯˜πŸ½οΈ

Larunbatean paella jana ere egingo da.

🎟️ Tiketak salgai daude Kaxintanen, Ibalurren eta Udaletxean.

πŸ’° Paella janeko tiketa: 7 €

πŸ“… Tiketak erosteko azken eguna: irailak 14, astelehena.

IRAILAK 20, IGANDEA ⚾πŸ₯Ž

Igandean ere kirolak izango du protagonismoa.

HERRIKO UME PILOTARIEN PARTIDAK ⚾

Herriko ume pilotarien partidak jokatuko dira.

✍️ Izena emateko lotura:
https://forms.gle/jFNf4BybLzZJ87T29

πŸ“… Izena emateko azken eguna: irailak 14, astelehena.

FRONTENIS TXAPELKETA πŸ₯Ž

Igandean jokatuko da Frontenis txapelketako finala.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena:

✍️ Izena emateko lotura:
https://forms.gle/9RJGdzAtfP6aMGsz6

πŸ“… Izena emateko azken eguna: irailak 14, astelehena.

FESTAK DENON ARTEAN EGITEN DIRA! πŸ™ŒπŸ§Ή

Jaietako ekintza guztiak antolatu ahal izateko eta denok festez gozatzeko, herritarren laguntza ere beharrezkoa izango da.

Horregatik, laguntzeko prest bazaudete, animatu eta eman izena boluntario gisa!

✍️ Boluntario izateko galdetegia:
https://forms.gle/WV2vrsKt6gSV5SVr7

πŸ“… Izena emateko azken eguna: irailak 14, astelehena.

Laster izango duzue etxeetan 2026ko jaietako programa osoa.

Bitartean, hasi kuadrillako arropa, mozorroak, bizikletak eta ikuskizunak prestatzen; eman izena parte hartu nahi duzuen ekintzetan, eta ez utzi azken momenturako herri afariko eta paella janeko tiketak!

Animatu, parte hartu eta gozatu Itsasondoko jaiez! πŸ₯³πŸ₯ΈπŸ€©

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)