Skip to main content

MAIATZAK 10 - Alzheimerraren prebentzioaren inguruko hitzaldia

Maiatzak

10

Asteartea

18:30

Ekitaldia

MAIATZAK 10 | 18:30tan KULTURGUNEAN
Alzheimer gaixotasunaren prebentzioa egunero aurre egin behar zaion erronka zientifiko eta soziala da. Beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuetan bezala, alzheimerrak garunari eragindako kaltea atzeraezina denez, sintoma arin batzuk agertu bezain laster prozesuaren bilakaera geratzea edo geroratzea litzateke onena. Horretarako, gaixotasuna agertu aurretik honako hiru alderdi hauetan aplikatu behar dira neurriak: adimen eta gizarte jarduera, ariketa fisikoa eta arrisku faktore baskularrak kontrolatzea, tartean, hipertentsioa, kolesterola, diabetesa, obesitatea eta tabakismoa. Besteak beste, horiek guztiak izango dituzte hizpide hitzaldi horretan.
Hitzaldia AFAGI, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartearen eskutik izango da.