Skip to main content

HONDAKIN ORGANIKO POLTSAK

Argazkirik ez

 
COVID-19 pandemiaren ondorioz Itsasondoko anbulategian atezain automatikoa jarri da eta txanda hartutakoek kanpoan itxoin beharra daukate, barrutik atea ireki arte.
Horregatik, eta barruko itxaron gela itxita mantentzen den aldian, kanpoko aterpea erabiltzeko moduan jartzea eskatu zaigu,  eta bertan kokaturik zegoen organikoaren poltsak banatzeko makina kentzea.
Aste honetan kenduko denez, jakin erazten da:

  • Itsasondon ezarrita dagoen organikoa biltzeko ereduaren arabera, konposgunetara organikoa poltsa gabe bota daitekeela eta ahal den neurrian horrela egitea eskatzen da.
  • Beste arrazoi batzuengatik  poltsa erabili nahi duzuenok Udaletxeko harreran jaso ahal izango dituzue  eskatu eta berehala.

Itsasondon, 2020ko uztailaren 20an.