Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondotik, Hego Euskal Herriko udal eta batzar nagusiek izan badute datozen urteetan zeinek gobernatu. Azken aste hauetako zurrunbilo politikoaren ahotan Bilduk bereganatu ditu komunikabideetako lehen lerroak, alderdi honek herritarrongandik jasotako babes zabalaren oiartzuna udalerriz udalerri bidea eginez joan delarik. Aldaketei eusteko garaia dator orain, udaletxetik udalerrira. Gure herri koxkorrean ere udalak hartu du errelebo berria. Datozen lau urteotan udaleko aulkiak beteko dituzten alkate eta zinegotzi berriek hartu dute udal makila ilusioz, itxaropentsu. Haize berriak, arnas berria! Itsasondo 2.0 aldizkariak ongi etorri beroa egiten dizue gure herriaren ordezkari izango zaretenoi! Animo eta agur bero bat zuentzat!
Alez ale gu ere ari gara bidea egiten, Itsasondoren bizi istorioa osatzen! Beste behin ere kontu zahar eta berriak ezagutzeko parada ezin hobea eskaintzera gatoz zuen artera. Itsasondoko jubilatuen ahotik, garai bateko herriko txirrindularien berri izango dugu. Iñaki Aizpuruk, berriz, Gustave Dore grabatzaileak 1862an Itsasondo marraztu zueneko kontuak dakartza gogora. Elkarrizketaren sailean, bestalde, Itsasondon bizi den Nikolas Rodriguez lasartearrak argazkilaritzaz hitz egingo digu. I. Herriko Egunaren ospakizuna ere tarte berezia eskaini nahi izan diogu herriko gazteek eginiko ahalegina txalotuaz batera. Nola ez, ohi bezala, kontu eta berri interesgarri ugari topatuko dituzue ale honetako orrialdeetan barna.
Astindu aldizkaria eta gozatu Itsasondo 2.0rekin!
Hurrengora arte!