Skip to main content

Itsasondo 2.0, 18. Zki.a

Noizkoa
2012ko iraila-abendua
PDF fitxategia

Pasa den abuztuan ospatu genituen Andra Mari jaiak eta irailekoak ere atzean utzi ditugu. Herri giro ezin hobean datorkigu, beraz, gure artera Itsasondo2.0ren ale berri hau. Ohi legez, aurrerapen txikitxo bat egiteko asmoz, herriko txikitxoenek ikasturteari hasiera nola eman dioten jakitera hurbilduko gara gure eskoletara. Zaldiekin zaletasun kuttuna duen herritar batengana ere gerturatu gara, eta elkarrizketen atarira jo besterik ez duzue Simon Ibargurenekin izandako solasaldiaren berri izateko. Zaldiz ala oinez, nahi bezala ezagutu ditzakezue oraingoan proposatzen dizuegun ibilaldiko inguru-bazterrak. Oraingoan Zeraingo mehatze inguruetan barrena txango eder bat egiteko gonbita luzatzen dizuegu. Aldizkariko orrialdeen artean, Itsasondoren herri historian lehengo eta oraingo kontuak biltzen dituen zaharrak berri atala topatu, eta 1982an gertatu zen eta 30 urte geroago errepikatu den harrien erorketaren berri ematen zaizue. Agenda 21 dinamika parte-hartzailea ere martxan da berriro, eta antolatzen diren deialdietan parte hartzeko deia egiten zaizue herritar guztioi, denon artean Itsasondo eraikitzen jarrai dezagun.

Kontu eta berri interesgarriak dituzue zuen zain mimo handiz egin dugun ale berri honetan. Beraz, badakizue, astindu bai aldizkaria, eta gozatu!