Skip to main content

Itsasondo 2.0, 7. Zki.a

Noizkoa
2009ko abendua - 2010eko martxoa
PDF fitxategia

Nabarmena da Udalak urte hau indartsu hasi duela eta herriari ezinbesteko azpiegituretaz ornitzen ari dela, zuen begiez ikusi eta “sufritzen” ari zarete Beitiko aldapa berria, irailean ireki genuen haurreskola, parke berria... Oraindik lanean gaude eta aipatzekoa da oraindik hurrengo urteari begira laster aipatuko dugun Udalaren berrikuntza haundia.

Eguberriak badatozela aipatuz, beti bezala gazte eta heldu guztien zorionerako Olentzeroren etorrera ospatuko dugu.

Hemendik beste behin ere agur bero bat egun hauetan gure artean egon ezin izango diren preso eta iheslari guztiei. Animo pillo bat beraiei eta gabon zoriontsuak opa dizkiegu.