Udalak, langabezian dauden herritarrei laguntzeko asmoarekin, lan poltsa berri bat sortuko du eta zuen burua lanerako eskaini nahi duzuen herritarrok, egitasmo honetan parte har dezakezue izen-emate orria betez. Udalak bitartekari lana baino ez du egingo, herriko langabeen poltsa honetan izena eman duten pertsonen datuak herrian dauden enpresetara bidaliz, udaletxera langile bila gerturatzen denari eskainiz eta baita beste zenbait erakunde zein enpresetatik egiten diren edo egin behar diren deialdien informazioa jarraituz.
Horrela Udalak informazioa ematea besterik ez duela egingo garbi utzi nahi dugu, eta hortik aurrera sor daitezkeen elkarrizketak edo lan harremanak, Udalaren erantzunkizunetatik kanpo geldituko dira.
Baldintza bakarra, herrian erroldaturik egotea da. Interesaturik bazaude, gerturatu udaletxera eta bete zure datuekin fitxa. Currikulum-a ere eskatuko da.
ONGIZATEA lan-taldetik bultzatutako ekimena.