Skip to main content

SENDABELAR ETA POMADA TAILERRA _ 2014.06.13

Ekainak 13an, joan den ostiralean egin genuen "Sendabelar eta Pomada tailerra" Bizi-Nahi elkartean. 26 lagunek izena eman genuen eta arratsaldeko 18:00tarako gerturatu ginen elkarte aldera. Tailerra Mari Karmen Etxeberria eta Ana Mari Arzaren eskutik jaso genuen eta amaieran bakoitzak pote txiki batean, egindako pomada etxera eramateko aukera izan genuen.