Goierriko zerbitzuaren aurkezpena / Urriaren 14an arratsaldeko 18:30ean Beasaingo udaletxeko pleno aretoan
Goierriko eta Urola Garaiako autobus zerbitzua hobetzeko Herritarrekin martxan prozesuaren proiektuak amaitu dira eta orain aurkezpena dator. Lehenengo fasean, Goierri eta Urola Garaiako herrietan egindako bileretan jasotako proposamenetatik abiatuta aurreproiektua landu zen. Bigarren fasean, martxoa eta apirila bitartean, udal ordezkariei eta herritarrei egindako lana aurkeztu zitzaien eta ekarpenak egiteko aukera egon zen. Orain udal ordezkariei eta herritarrei proiektuaren aurkezpena egin nahi da Goierrin eta Urola Garaian. Gipuzkoako Foru Aldundiko garraio departamentuko Unai Erroitzenea eta proiektua landu duten teknikariak etorriko dira aurkezpenak egitera: