Herri txikia izateak, ez du zailtasuna izan behar edozelako ekintzak herrian antolatzeko garaian, ezta haur, nerabe eta gazteekin lan egitekoan ere. Horretarako, ordea, oso garrantzitsutzat jotzen dugu haur,nerabe eta gazteekin lanean ari garenok elkartzea eta elkarlana egitea.
Horrelaxe sortu zan haurren herria egitasmoa. Guk argi daukagu, gure zerbitzuetara datozen umeak etorkizuneko herritar bihurtzeko sozializazio prozesuaren eragile nagusietakoak garela. Umeei izaera pertsonala garatzeaz gain, herritar izaera garatzen ere lagundu diezaiekegu, euren herrietako sustraiak eta erroak ezagutaraziz eta haietaz harro sentiaraziz.
Hori guztia bideo batean jaso du Itsasondoko Urkipe herri eskolak. Bertan, haur, irakasle, guraso eta herriko eragile eta herritar desberdinek parte hartu dute. Espero zuen gustokoa izatea.