Skip to main content

APIRILAK 29 - ESKUALDE MAILAKO PROIEKTU AUKERAKETA

Apirilak

29

Asteazkena

19:00

Ekitaldia

PARTAIDETZA AURREKONTUAK / Apirilak 29 - 19:00tan kulturgunean
Kudeaketa publikoa egiteko beste modu bat GOIERRIN / 2 MILIOI euro, zure eskuĀ 
Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarrei aukera emango die, aurten ere, diru publikoaren zati bat zertan inbertitu erabakitzeko. Aurten, guztira 20 milioi euro, lau urtetan eta hamar eskualdeetan, bideratuko ditu herritarrek adosten dituzten egitasmoak gauzatzeko.
PARTAIDETZAKO AURREKONTUAK ekimenaren bidez, Foru Aldundiak sustatu nahi du herritarrak inplikatzea baliabide ekonomikoak bideratzearen inguruan erabakietan.
Zer dira? Foru Aldundiaren aurrekontuen zati bat herritarren esku uzten da, herritarrek beraiek erabaki dezaten diru hori zertan erabiliko den. Iaz Bidasoaldean, Tolosaldean, Urola Erdia eta Oarsoaldean egindako esperientzia ia Gipuzkoa osora zabalduko da.
Zein dira jokoaren arauak? Hamar eskualdeetako bakoitzak 2 milioi euro izango ditu datozen lau urteotan inbertitzeko. Eskualde horietako herritarrek erabakiko dute, prozesu parte-hartzaile batean bidez, zein proiektutan inbertituko den diru hori.
Nola parte har dezaket? Zure IDEIAK eta PROPOSAMENAK etxeetara iritxiko diren fitxan idatzi ditzakezu eta zure herriko bilketa guneetan utzi. Proposamenak egiteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Era berean, aktiboki parte hartu nahi baduzu, zure herrian egingo den partaidetzako tailerrera joan zaitezke, APIRILAK 29an. Bertan, proposamen guztiak mahai gainean jarri eta denon artean lehentasunak ezarriko dituzue.
ZURE ESKU DAGO. PARTE HARTU!