Skip to main content

MAIATZAK 16 - GOIERRIKO ESKOLA TXIKI FESTA GABIRIAN

Maiatzak

16

Larunbata

Ekitaldia

Urtero, txandaka, Eskola Txikiak dauden lau herrietako batean egiten da maiatzan Goierriko Eskola Txikien festa. Aurten, Gabiriako Balantzategi eskolaren txanda izan da eta maiatzaren 13rako, arratsalde pasa ederra antolatu dute.
Sei ikasgela edo gutxiago duen eskolari deitzen zaio Eskola Txikia. Lau Eskola Txiki daude Goierrin: Gabirian (48 ikasle), Itsasondon (50 ikasle), Olaberrian (37 ikasle) eta Zerainen (10 ikasle). Eskola Txikien ezaugarri nagusia honakoa da: taldeak txikiak izatea eta adin ezberdinetako haurrak gela berean izatea. Eskola Txikietako ordezkariek diotenez, “gela berean zenbait adinetako ikasleak egonda, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira”.
Herri txikientzat oso garrantzitsua da eskola herrian bertan izatea, herriaren nortasuna barneratzen baitzaiei bizitzako lehenengo urteak herrian bertan geldituta. Herriari bizitza eta bizipoza ematen dio eta herritarrak herrian bertan gelditzera bultzatzen ditu, herriarekin identifikatzea lortzen delako. Gurasoek ere lan handia egiten dute Eskola Txikien inguruan. Eskolako proiektuaren parte sentitzen dira. Eskolaz kanpoko jarduerak ere antolatzen dituzte gurasoek.