Skip to main content

EUSKARAREN KUPELETIK TXOOOOTX!!

Noizkoa
2015ko Apirila - Ekaina
PDF fitxategia

Negua luze eta umel joan denik ezin uka; erreken emariari errezeloz so jardun gara, hain beharrezkoa dugun urak hondamenik sortuko ote duen beldurrez. Baina denboraren joan etorrian, udaberria ere ate joka daukagu eta lehenengo argi printzek borbor berezi bat sortu digute barrenean; natura ere negu luzetik hasperenka esnatzen ari zaigu; arboletako izerdia eta hosto jaio berriak horren seinale.
Itsasondon berriz, zaharrak berri esaera ezin hobeto datorkigu; izan ere, Itsasondo herri bihurtu zela 400. urtemuga bete berri du. Zorionak denei ba!
Eta ziklo guztiek hasiera eta amaiera bat izaten dutenez, orain dela ia lau urte hasi - tako udal legealdia ere amaierara iristear da. Gauza asko gertatu dira lau urte hauetan, eta egin ere, asko egin denik ezin uka, eta ahal bezain ondoen egiten saiatu direnik ere ez dugu zalantzan jarriko. Orain herritarren txanda da, maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetan bozka emanez beraien ahotsa izango dute. Itsasondok irabaz dezala!!
Itsasondo 2.0. aldizkariaren 28. alea aurkezteko unea da; edukiz gainezka datozen orriak beste behin ere. Udaleko berrietan diru kontuak nagusi, 2015. urteko aurrekon - tuetan gure sosak zertara bideratuko diren azalduko digute. Eskolan Itsasondoren 400. urtemuga ospatuz, aspaldiko lanbide zaharrak ikasten aritu dira; nondik gatozen jakite - aren garrantzia, nora joan nahi dugun jakiteko. Haur Eskolakoek aldiz, beraien txokoak ezagutzera gonbidatzen gaituzte; ongi etorri denei! Za harrak berri atalera berriz Axintxio Iturrioz ekarri dugu. Labur esatekotan: kamioia eta bizikleta gainean eta ibili munduan; bere kontakizun eta bizipenak, momentu on bat pasatzeko aitzakia bikaina.
Eta horretaz gain, etxe barruan egiteko ekintzak izan dira nagusi: txokolate jana, torrada lehiaketa, bingoa... Hala ere, ausartu gara kalera irten eta Olent - zero kantari egitera, Ijitto eguna ospatzera eta txan - goa egitera ere.
Euskararen festa den KORRIKAk ere ez du huts egin Itsasondoko zitara, pausoz pauso Euskahaldun garela ozen aldarrikatzeko aukera paregabea izan da.
Gainontzeko edukiak zuek begiztatu ditzazuen pro - posatzen dizuegu; une lasai bat hartu eta aldizkariko orrietan barna nabigatu ezazue.
Eta honekin, hurrengo alera arte agurtzeko unea iritsi zaigu. Ordura arte bizitzaz eta naturaz gozatzeko parada ez dezazuela alperrik galdu. Bizi bizitza! n