Skip to main content

AZAROAK 25 - EMAKUMEEN AURKAKO TRATU TXARREN NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroak

25

Asteazkena

18:00

Ekitaldia

Azaroaren 25, emakumeek jasaten dituzten tratu txarren aurkako nazioarteko eguna dela eta hainbat ekintza egingo dira.

  • 18:00tan ELKARRETARATZEA plazan / Txokolate beroa banatuko da.
  • 19:00tan LA MALETA DE MARTA dokumental emanaldia / Pelikula ondoren tertulia gidatua izango da gerturatzen direnen artean.

Emakumeen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak.
Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko (adibidez, kolpe, jipoi, labankada nahiz itotzeak, unekoak nahiz modu jarraituan, tortura gisa) nahiz psikologiko larriak (irainak, mesprezuak, mehatxuak, emakumearen beraren nahiz pertsona maitatuen aurkakoak, emakumearenak diren objektuen lapurreta edo txikizioa, familiarrak eta lagunak ikustea debekatu nahiz mugatzea, xantaiak) ekartzen dizkio.