Skip to main content

ARNAS GUNEA

UEMAko kideek gidatutako tailerrak bi saio izan zituen eta dozena bat herritarrek hartu du parte bertan. Maiatzaren 6an egin zuten lehen saioan arnasguneei buruz jardun zuten hasieran. Zer dira arnasguneak? Ba, euskara nagusi den eremuari deitzen zaio arnasgune bat, eta Itsasondo bezalako herri euskaldunak bete-betean sartzen dira zaku horretan.
Euskal Herriko euskaldun guztientzat oso garrantzitsua da udalerri euskaldunak egotea, berezko hizkuntzak herriotan duen indarrarekin beste guztiak ere elikatu egiten baitira: gune erdaldunagoetako jendeak euskaraz normal bizi daitekeela ikusten du, hizkera freskoaren adibideak topatzen ditu… Eta herri euskaldunetako hiztunek lotsarik gabe zabaltzen dute euskaraz egiteko ohitura Euskal Herri guztian.