Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Maiatzak

14

Igandea

08:00

MAIATZAK 14 - HERRI URRATS

Maiatzaren 14an izango da Iparraldeko Herri Urrats jaialdia. Aurten, lizeoko ikasleekin dago zuzenki lotua, izan ere, aspaldidanik bertako ikasleak borrokan dabiltza baxoa euskaraz egiteko, orain arte lortu ez dutelarik. Hori horrela aurtengo Herri Urrats jaialdiak aldarrikapen hau bere egiten du eta euskararen ofizialtasuna eskatzen du.

Maiatzak

5

Ostirala

18:00

MAIATZAK 5 - NERABEAK ETA SMARTPHONEAK

Ongizate Batzordetik antolatu eta KZ GUNEKO hezitzaileen laguntzarekin “Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta Smartphoneak” izeneko dohako hitzaldia gauzatzeko asmoa dugu. Hemen duzue hitzaldiaren datuak eta edukien gida:
Lekua: Itsasondoko Kultur Gunea.
Ordua: 18:00.
Data: 2017.05.05 
Hitzaldiaren edukiak: GIZA HARREMANETAN EMAN DIREN ALDAKETAK, GAZTEENGANAKO SMARTOPHONEEN ARRAKASTAREN ARRAZOIAK, MUGIKORRAREN GEHIEGIZKO ERABILERAREN ONDORIO KALTEGARRIAK, ARRISKUAK...