Pasatako hitzorduak
Azaroak
30
Osteguna
17:00
AZAROAK 30 - BINGOA JUBILATUEN ELKARTEAN
Hileko azken ostiralero bezala bingoa egingo dugu jubilatuen elkartean arratsaldeko 17:00etan
Azaroak
7
Asteartea
AZAROAK 7, 14, 21 eta 28 - TIPI TAPA
Plazatik abiatuta, arratsaldeko 17:00etan Tipi tapa paseoa emango dugu
Azaroak
27
Astelehena
17:30
AZAROAK 27 - ABENDUAK 2 - GOTZON IZQUIERDOREN ARTELANEN ERAKUSKETA
GOTZON IZQUIERDOREN ARTELANEN ERAKUSKETA
AZAROAREN 27tik ABENDUAREN 2ra.
KULTURGUNEAN (17:30 - 19:30)
Azaroak
25
Larunbata
AZAROAK 25 - EMAKUMEEN AURKAKO TRATU TXARREN NAZIOARTEKO EGUNA | KONZENTRAZIOA PLAZAN
Azaroaren 24an konzentrazioa egingo da plazan 19:00etatik 19:30etara bitartean.
Azaroak
22
Asteazkena
19:00
Azaroak
20
Astelehena
19:00
Azaroak
18
Larunbata
9:30
MAKROBIOTIKA TAILERRA
AZAROAK 18
YIN eta YANG FILOSOFIA; udazkeneko sukaldea, birikak eta heste lodia
Azaroak
18
Larunbata
19:00
AZAROAK 18 - ANTZERKIA "KARRAMARROA"
Kostaldeko hondartza nudista sofistikatuenean, gorputz lirain, beltzatu, gihar puztu, depilazio eta tatuaien erdian bapatean emakume bitxi bat agertzen da. Idoia karramarro bat da. Bere burua moderno, ireki eta progresistatzat duen gizarte honen haretzaren erdian, bista izorratzen duen piztia koka ezina. “Are! Ez genituen horiek besterik behar: Futbolariak! Zertara datoz horiek naturismo leku batera bere plastikozko gorputz perfektuekin? Show baten ematera? Ez diote sekula haur izateari utzi. Beraien soinak begiratzen dituzte lasterka dabiltzala. Beraien buruak miresteko.”