Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Ekainak

3

Larunbata

HERRI EGUNA

16:00tatik aurrera frontoian umeentzako jolasak

17:00etan toka, soka tira, bingo musikatua 

19: 00etan trikipoteoa Elektrotxarangarekin

21: 00 Afaria gaztetxean

23:00 Kontzertua: Nazarenos del norte

Ondoren: DJ Naza

 

 

Maiatzak

20

Larunbata

10:00

URKIKO ASTEBURU MAGIKOA

Maiatzaren 20an, 10:00etan abiatuko gara Urkialdera, han mendi buelta egingo dugu. Ondoren, etxetik eramandakoa bazkalduko dugu. 

Arratsalde pasa egingo dugu, bertako parajeen inguruko ezaugarriak ezagutuz. Afaria Kaxintaneren eskutik eskainiko da. 

Gau magikoa pasako dugu, izarrak gertu direla. Igandea, azken txangoa egin eta mokadua egingo dugu Iker Mendizabalen eskutik. 

Ohe kopurua mugatua denez, eta otorduak ongi kalkulatzeko izen ematea eskatzen da, mesedez. 

IZEN EMATEA: https://forms.gle/mnEc5itWcgYd3zgD6

Maiatzak

19

Ostirala

18:30

KALE GORRIAN ANTZERKIA

Aiton-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da.

Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko.