Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Irailak

29

Osteguna

18.15

IRAILAK 29 - JAIEN BALORAZIOA

Aurtengo jaiak bukatu dira, baina erabat ahaztu baino lehen balorazio bat egingo dugu gehien eta gutxien gustatu zaizkigun ekintzak zeintzun izan diren jakiteko. 
Garrantzitsua iruditzen zaigu ahalik ete jende gehienaren iritziak jasotzea, beraz ezin baduzu etorri bidali iezaiguzu zure iritzia mezu elektroniko baten maddi@itsasondo.eus helbidera, benetan eskertuko dugu!
Etorri ahal duzuenontzat hementxe deialdia:
EGUNA: irailak 29, osteguna
ORDUA: 18.15

Irailak

28

Asteazkena

19:00

IRAILAK 28 - DOKUMENTALA | UNO POR CIENTO ESQUIZOFRENIA

Irauten dituen hogeitabost minutuak lehor, gogor eta sosegurik gabeak dira, gehiengo mortalak ez ikusiarena egiten duen arren, eskizofreniak mundu osoan 52 milioi pertsonari eragiten dio eta pertsona hauek jasaten duten tabu soziala pitzatu nahi izan dute zuzendariek.
Protagonistak eskizofrenia duten pertsonak dira, kamara eta mikrofono aurrean jarri eta itzulingururik gabe duten gaixotasunaz, nola eragiten dietenaz eta burua kontrolatu ezinaz hitz egiten dute dokumental honetan.

Irailak

16

Ostirala

IRAILAK 16, 17 eta 18 - ITSASONDOKO JAIAK

IRAILAK 15, OSTEGUNA
17:00 Bingo Herrikoia jubilatuen elkartean.
IRAILAK 16, OSTIRALA
17:00 Zinta Karrera, ginkana eta merendola.
18:30 Txupinazoa eta Ijittoaren jaitsiera.
19:30 Toka txapelketa
21:00 Herri Afaria
Afarirako tikeak erosteko azken eguna irailak 13. Udaletxean, Lurdes janari dendan eta Kaxintanen salgai
23:00 DJ JAIALAI
Goizaldera batzuri zopa eta txokolatea banatuko dira Kaxintanen.
IRAILAK 17, LARUNBATA
9:00 Goiz Eresia