Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Irailak

13

Asteartea

18:30

IRAILAK 13 - TIPI TAPA 2016-2017 ikasturtea

18:30tan Kultur Gunean
Kaixo, lagun! Dakizuen bezala, Itsasondoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Tipi-Tapa egitasmoa martxan jarri zuten iaz. Proiektu honen helburua adineko jendeak kirola egitea eta hartu-emanak edukitzea da.
Irailean gaude eta ekimena aurrera jarraitzen du. Ekimenaren nondik norakoak eta ikasturte honetarako prestatu ditugun ekintzen berri izateko bilera batera deitu nahi zaitugu, bertan zuen iritzi trukaketak eta prestatu ditugun ekintzen egutegia ere banatuko dizugu.

Irailak

5

Astelehena

19:00

IRAILAK 5 - ONGIZATEA

Arratsaldeko 7etan hasita ONGIZATEA lan-taldearen bilera izango da udaletxean.
Landuko diren gaiak:

  • Bokata jatea (zerrenda eta antolaketa osatu). 
  • Memoria lantzeko tailerra nola antolatu?
  • Errefuxiatuen inguruko erakusketa lotu.
  • Berdintasuna (programaren informazio zehatza bildu) eta urriarako eskolan martxan jarri.
  • Ttipi Ttapa egitasmoa indartzeko asmoz, eskutitza prestatu etxeetara bidaltzeko (85 urtetik gorakoei eta menpekotasuna dutenei).