Pasatako hitzorduak
Otsailak
23
Osteguna
17:00
OTSAILAK 23 - BINGOA JUBILATU ELKARTEAN
Azkeneko ostiralera bezala Bingoa egingo da jubilatuen elkartean arratsaldeko 17:00etatik aurrera
Otsailak
22
Asteazkena
17:30
OTSAILAK 22 - IHAUTERIETAKO SUKALDE TAILERRA
Muffins eta cupcake-ak egiten ikasiko dugu eta hauek apaintzen ederki pasatuko dugu. Guztiok zaudete gonbidatuta! Animatu!
LEKUA: Bizi Nahi elkartea
ORDUA: 17:30etan.
Otsailak
21
Asteartea
18:00
Otsailak 21 - Dokumental emanaldia eta solasaldia: Just Wait
Dokumentala kulturgunean: JUST WAIT (solo espera), Una historia sobre la crisis de refugiados en la isla de Chios
Ondoren solasaldia Javi Julio (dokumentalaren egilea) eta Iñigo Gutierrezekin (Salvamento Maritimo Humanitario)
18:00etan Itsasondoko Kulturgunean.
Otsailak
18
Larunbata
16:30
OTSAILAK 18 - IJITO EGUNA
Urtero bezala Guraso Elkarteak Ijittu eguna antolatuko du parte hartu nahi duen herritar ororentzat. Aurtengoan otsailaren 18an izango da eta arratsalderako festa antolatu dute, hona hemen egitaraua:
16:30etan PLAZAN ELKARTUKO GARA, ONDOREN IJITTU BESOA PRESTATUKO DUGU BIZI NAHI ELKARTEAN.
18:00ak aldera, HERRIAN ZEHAR ZARTAGIAK ASTINDUKO DITUGU.
Amaitzeko, AFARI-MERIENDA EGINGO DUGU BIZI NAHI ELKARTEAN.
Jantzi mozorroak eta atera zartagiak astintzera!
Otsailak
18
Larunbata
10:00
OTSAILAK 18 - ITSASONDOKO ARBEL PAISAIAREN ONDAREA EZAGUTZEKO TXANGOA
Otsailaren 18an, larunbata, txango bat egiteko asmoa dugu gure herriak barne hartzen duen paisaiaren ondarea ezagutzeko asmoz.
Paisaia horren barruan, dakigun bezala, Itsasondon arbel meategiak dauzkagu eta hau 1856an Ferrocarril del Norte enpresaren lehenengo memoria eta aurrekontua erredaktatu zenean ezagutu zen, izan ere, lurraren azterketa geologiko bat egin zen eta honi esker jakin ahal izan zen hareharriak zeudela Telleriarten, burdina Zerain-Mutiloan eta arbela Itsasondon.
Otsailak
15
Asteazkena
19:00
OTSAILAK 15 - HERRI BIZITZA
Otsaileko gaia Euskara batzordeak hartu zuen eta beraz, 2017rako proiektuez eta ibilbideaz arituko gara.
Nola ikusten duzu euskara herrian?
Bultzadarik behar duela uste al duzu?
Ba al duzu proposamenik gaiaren inguruan?
Herriko elkarte eta norbanako guztiak gonbidatuta zaudete, zuen iritzi eta proposamenak oso baliagarriak izango dira 2017rako interesguneak finkatzeko, beraz, animatu eta etorri!
Otsailak
15
Asteazkena
18:00
OTSAILAK 15 - XX. KORRIKAren II. BATZARRA
Itsasondotik aurtengo Korrika apirilaren 8an pasatuko denez, aurretik berotzeko ekintza batzuk egitea pentsatu dugu.
Guzti hori antolatzeko bigarren batzar bat antolatu dugu, otsailaren 15ean arratsaldeko 18:00etan udaletxean.
Ekarri ideiak eta parte hartu antolaketan!
Otsailak
14
Asteartea
18:00
OTSAILAK 14 - HITZALDIA | "ZAINDU ZURE OSASUNA BIZKAR HEZURRAREN BITARTEZ"
Xabier Mendiaraz kiropraktikoaren eskutik, "ZAINDU ZURE OSASUNA BIZKAR HEZURRAREN BITARTEZ " izenburu duen hitzaldia iznago dughu Itsasondon.
EGUNA: Otsailaren 14an, asteartea
ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan
LEKUA: Kulturgunean