Skip to main content

Urkipe eskola berriko lanak irailean hasiko dira

"Irudia Atxurrazelaieta-ren eskutik"
Dokumentuak

Itsasondon hainbat lan hasiko dira Goiko kale inguruan.

Batetik, Urkipe eskola berriaren lanak hasiko ditu Hezkuntza sailak. Lan horiek Jaizubia enpresak gauzatuko ditu. Lanek 15 hilabeteko epea izatea aurreikusten da. 

Proiektuaren inguruko dokumentazioa honako estekan aurki daiteke. Fitxategien atalean proiektua dago eskuragarri:

Nuevo Centrro CEIP Urkipe Herri Eskola HLHI de Itsasondo (Gipuzkoa) - Perfil de contratante  

Proiektua 

Bestetik, Itsasondoko Udalak JI-3  Etxeberri-Senpertegi eremuko urbanizazio lanak jarriko ditu martxan. Lan horiek Tesinsa enpresak burutuko ditu. Lan horiek gaur arte eskolako eraikinera sartzeko arrapalan emango dira. Lan horien iraupena 4 hilabetekoa izango da. 

Proiektua 

Herriaren goikaldean emango diren lan horiek hainbat eragozpen puntual eragingo badituzte ere, autoen zein oinezkoen pasabidea irekita egotea aurreikusten da orokorrean. 

Barkatu sortutako eragozpenak. 

 

Non erakutsi
Gainontzekoen artean (behe aldean)