Skip to main content

Pasatako hitzorduak

Urtarrilak

21

Larunbata

9:30

URTARRILAK 21 - MAKROBIOTIKA TAILERRA

BIZI NAHI ELKARTEAN - 9:30
Datorren urtarrilaren 21ean proteinei buruzko tailerra izango dugu. Proteinek zer funtzio betetzen duten ikusiko dugu eta iturri desberdinak aztertuko ditugu (animalia eta landare jatorrikoak). Bakoitzaren abantaila eta desabantailak ikusiko ditugu eta balio biologiko handiko landare proteinak nola lortu ikasiko dugu. Tailer teorikoaren ondoren, tailer praktikoa izango da, eta bertan sukaldatutako guztia dastatuko dugu ondoren.
Plaza gordetzeko deitu 656 724 193 telefonora.

Urtarrilak

6

Ostirala

18:00

URTARRILAK 6 - HERRI EKIMENA | ERRIFAREN ZOZKETA

ERREFUXIATUAK ONGI ETORRI EKIMENA 
Aurten ere, askotariko produktuekin, saski eder bat osatu dugu: Lurdes janari dendan gastatzeko 50€ko erosketa txekea, Nautiko jatetxean 2 lagunentzako afaria, Kaxintane tabernan 2 lagunentzako gosaria, La Seu D'Urgell-eko Arbeletxe jatetxean bi lagunentzako afaria eta gaua pasatzeko aukera, Arrastoa botikako produktuak, Olalde gazta...
EGUNA: URTARRILAK 6, OSTIRALA
LEKUA: BIZI NAHI JUBILATU ELKARTEAN
ORDUA: 18:00