Albisteak

EUSKARA GURE HIZKUNTZA, EZPAINETAN LORATZEN DA

Euskararen eguneko ospakizunaren baitan proposamen ezberdinak atera ziren ikasle eta irakasleen artetik.
2. ziklokoek euskararen erabileraren inguruko datu bilketa egitea adostu zuten. Horretarako, famili eta irakasleentzat galdetegiak sortu eta zabaldu zituzten. Ondoren, jasotako datuak grafikoen bidez adierazi eta ondorio batzuk atera zituzten. Ondorio horiek kontutan hartuta, euskararen erabilera bultzatzeko kartelak herriko gune ezberdinetan jartzea adostu zuten.

BETION TELELAGUNTZA ZERBITZUAREN INGURUKO INFORMAZIOA

Telelaguntza Betion zerbitzuaren inguruan antolatu den hitzaldiaren informazioa:
Eguna: ekainak 16.
Ordua: 18:00.
Lekua: Kulturgunean (udaletxeko lehen solairua).
Betion zerbitzua Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen konfiantzazko zerbitzu bat da, modu autonomoan eta lasaitasun eta segurtasun osoz bizitzen jarrai dezazuen. Gutunarekin batera, zerbitzuaren inguruko xehetasunak jasotzen dituen eskuorria bidaltzen dizuegu.

EUSKARA IKASTAROAK ITSASONDON

Itsasondoko udalak euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko asmoz, Itsasondon bertan euskara ikasteko taldea osatu nahi du. Astean 2 egunetan, 2.5 ordu egunean, izango litzateke taldearen dedikazioa (urria- ekaina) 
Maila antzekoan egotea komeni da, ahalik eta etekin gehien ateratzeko klaseei. Kurtsoaren prezioa 300€ko da baino udalak ezarrita dituen dirulaguntzen arabera, horrela lagunduko da diruz:
%50a finantziatuko dira ikastaro arruntak.
%75a langabetu eta ikasleek.
%25 barnetegi edo ikastaro intensiboak.

Orriak