Albisteak

HIP HIP URRI

 

Noiz sortu duzu, azken aldiz, zerbait familian? Aurten, Arte Garaikidea familiei hurbiltzeko tailerra prestatu dugu. Honen bidez, adin ezberdinetako kideen eta artisten arteko lankidetza sustatu nahi da. Material ezberdinekin esperimentatuko dugu norberaren fantasiak eta barne mundua adierazteko. Helburua, bakoitzaren genero-adierazpena modu sortzailean eraldatzea da, irudiaren eta kontsumo-produktuen bidez, aniztasuna aberastuz.

Animatu eta gerturatu zaitezte, sorkuntza-prozesua artistekin eta zuen seme-alaba, iloba eta bilobekin partekatzera!

AHO BIZI BELARRI PREST ROLLETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

ostegun iluntzean ireki zela norbanakoek Euskaraldian izena emateko epea. Egitasmoan izena eman duzuen udalerriak dagoeneko agertzen zarete webgunean, eta zuen herritarrek aukera dute izena ematean, beraien udalerria aukeratzeko. https://izenematea.euskaraldia.eus/ da horretarako prestatutako ataria.
Aurtengoan, batik bat, Internet bidezko izen-ematea sustatzeko eskatu dute, osasun egoera dela-eta.

Orriak