Albisteak

2021eko Kultur agenda osatuz

2021eko KULTUR EKINTZEN AGENDA OSATZEKO

Zure iritzia eta ekarpenak jaso nahi ditugu.

Beharrezkoa zaigu herritarron iritzia izatea hobekuntzak txertatzeko eta guztiontzako erakargarria izango den kultur eskaintza izateko. Minutu pare bat bakarrik ez dira izango eta galdetegi hau betetzea eskertuko genizueke. Urtarrilaren 22 arte epea izango da. Eskerrik asko!!! 

BETE GALDETEGIA: 

https://forms.gle/brA6Uy6ZZRBhqmWR7

KIMIKARIN GINKANA JOLASA ITSASONDON

Kimikarin zientziari buruzko jakin-mina haur eta gazteengan piztu nahi duen ekimena da. Proiektua "Learning by doing" metodologia finlandiarrean oinarritzen da, hau da, eginez ikasten da. Horren bidez, zientziaren alderdirik ulergarriena erakusten dugu, "Learning" eta "Fun" kontzeptuekin loturak sortuz. Parte-hartzaile bakoitzaren trebetasun pertsonalak lantzeko plataforma da, talde lana sustatzen dugun bitartean. 

Parkeari buruzko haurren marrazkiak erakusgai daude Haur Txokoan

Amaitu da parkea diseinatzeko haurrekin landu den parte hartze prozesua: Jolas eremua asmatzen. Laia kooperatiba enpresak gidatu du prozesua, Itsasondoko Udalak hala eskatuta. Bost astez, herrian eraiki nahi den parke berria amesten eta irudikatzen egon dira haurrak. Tartean, marrazki eta horma-irudi lehiaketa bat ere egin da, nork bere ametsetako parkea aurkez zezan. Marrazki zein horma-irudi lehiaketan aurkeztutako lan guztiak Haur Txokoko leihoetan daude itsatsita, herritar orok ikusteko moduan.

IKERKETA SOZIOEKONOMIKOAREN EMAITZAK

Aztikerreko ikerketaren emaitzak
 
Irailean, Aztiker Soziologia Ikerguneko kideak inkesta sozioekonomikoa egiten aritu ziren etxez etxe, Itsasondoko Udalak hala eskatuta. Guztira, herriko 151 etxebizitzetako baliozko inkestak lortu dira (%58,8). Jasotako erantzun guztiekin txostena prestatu du Aztikerrek. Azaro hasieran egin zen inkestaren emaitzen aurkezpena, kulturgunean. Aurkezpenera agertzerik izan ez, baina emaitzen berri jakin nahi duen ororentzat azpiko loturan dituzue inkestaren emaitzak.
 

KIROL ASTEA AZAROAK 7-14

Azaroaren 7tik-14ra, kirol astea ospatuko dugu Itsasondon: 
 
- Azaroak 7, 10:00etan plazan: Natura ezagutuz, ORIENTAZIO FROGA. Oihana Unanue, natur adituaren eskutik. 
6ko taldekatzeetan egingo da ibilaldia eta balizen bilaketa. Taldeak ezingo dira nahastu eta 1,5 m distantzia mantenduko da. 
Familian edo laguntaldean egiteko aproposa.
Izen ematea: https://forms.gle/rxQez2uLnkLKRuKm8
 
- Azaroak 9, 18:00etan kulturgunean: Mahaingurua emakumeak eta kirola

BUZONEO LANETARAKO LAN POLTSA

ITSASONDOKO UDALEKO ITSASONDO 2.0 ALDIZKARIA BANATZEKO INTERESATUEN LAN POLTSAREN OSAKETA
 
Urtean zehar Itsasondo 2.0 aldizkaria edo beste zenbait buzoneo direnean,  langileen behar puntualak kubritzeko lan poltsa sortzea erabaki da. Lan poltsaren funtzionamendu araudia ere onartu da.
Kontratatua izateko ezinbesteko baldintzak izango dira:
18 urte beteta edukitzea
Langabezian egotea
Itsasondon erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
Interesaturik zaudetenok izena eman ahal izango duzue udaletxean datorren URRIAREN 22ª bitarte.

Orriak