Albisteak

GAZTELEKU IREKIERA

Itsasondoko udalak gaztelekua irekitzea erabaki du. Zenbat gazteek egindako eskaera dela medio gaia aztertu eta konfidantzaz jokatzeko hautua egin du. Gaztelekuak erabilera librea duenez, bete beharreko araubidea zorrotza izango da eta espazioa erabili behar dutenek hau beteko dutela izenpetu beharko dute. 
Horretarako protokolo zehatz batez gain, konpromezu horri bat sinatu beharko dute erabiltzaileek. 

IRTEERA HONDARTZARA

Uztailak 20ean, asteartea, 2006-2010 urteetan jaiotakoentzat hondartzara irteera antolatu dugu. Parte hartze saioetan beraiek proposatu zuten hezitzaileekin hondartzara irteera egitea. 
Trena 13,10etan hartuko dute eta han 18,42koa hartuko dute bueltakoa. 
Ekintzaren kostuak 1,70€ izango dira eta geltokira eraman beharko da dirua (bestea udalak hartuko du bere gain)

EUSKARA GURE HIZKUNTZA, EZPAINETAN LORATZEN DA

Euskararen eguneko ospakizunaren baitan proposamen ezberdinak atera ziren ikasle eta irakasleen artetik.
2. ziklokoek euskararen erabileraren inguruko datu bilketa egitea adostu zuten. Horretarako, famili eta irakasleentzat galdetegiak sortu eta zabaldu zituzten. Ondoren, jasotako datuak grafikoen bidez adierazi eta ondorio batzuk atera zituzten. Ondorio horiek kontutan hartuta, euskararen erabilera bultzatzeko kartelak herriko gune ezberdinetan jartzea adostu zuten.

Orriak