Skip to main content

Kultura

Kultura lantaldeak kudeatzen du herriko kultur agenda gainontzeko eragile eta elkarteekin elkarlanean. Urtean zehar egiten diren bilkuretan erabakitzen dira herrian burutuko diren ekimenak.

Urtero, urte amaieran, herritarrei galdetegi bat bidaltzen zaie. Urteko ekintzak baloratu eta hurrengo urteko ekintzak zehazteko. (Ikusgai duzue 2025eko ekintzen balorazioa eta 2026rako proposamenak) 

Herriko bizi kulturala suspertzea da lantaldearen funtzio nagusia.

HELBURU OROKORRAK

  1. Herrian kultur ekimenak antolatzea.
  2. Adin tarte ezberdinentzako kultur eskaintza egitea.
  3. Kultur espresio ezberdinei aukera eszenikoak ematea.
  4. Euskal ekoizleei lehentasuna emanez, euskal kultura indartzea.
  5. Aurrekontuen kudeaketa.

AURREKONTUA: 2026rako kultura saileko aurrekontua 25.000€koa da.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero: gazteria-kultura@itsasondo.eus

 

Izenburua Tamaina
2025eko ekintzen balorazio galdetegia eta 2026rako proposamenak ⤓ 2.24 MB