Skip to main content

Haur Txokoa

Itsasondoko haur txokoa familientzako gunea dugu. Modu autonomoan erabiltzen da eta urteko egun guztietan dute sarbidea erabiltzaileek. 

Txartel sistemarekin funtzionatzen du eta berau eskuratzeko udaletxeko harreran egin behar da eskabidea. 

2-12 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua eta 10:00-20:00ak bitarteko erabilpen ordutegia du. 

Espazioa haurren garapen integralean laguntzeko antolatua dago.Txoko ezberdinetan banaturik: psikomotrizitatea txokoa, eskulan txokoa, mozorro txokoa, jolas sinbolikorako txokoa.