Skip to main content

Bizi Nahi

Helbidea
Nagusia 16
Herria
Itsasondo

Bizi Nahi Itsasondoko jubilatuen etxea da. 1975 urtean sortu zen eta gaur egun 90 bazkide ditu.

Urtean zehar hainbat ekintza egiten dituzte. Aipagarrienak hauek:

  • Hileko azken ostegunetan, Bingoa egiten dute elkartean.
  • Bi irteera gastronomiko-kultural antolatzen dituzte herriko jubilatu eta pentsionistentzat.
  • Irailean Jubilatu eguna ospatzen dute udalaren laguntzaz.