Skip to main content

Lanius collurio

Izen arrunta: antzandobi arrunta (eus), alcaudón dorsirrojo (es)

Familia: Laniidae

Deskribapena: 16-18 cm arteko luzera du. Bi sexuak itxura desberdinekoak dira. Arrak buruaren goiko aldea eta pileoa gris kolorekoa du eta zuriz inguraturiko begiko zerrenda beltza. Atzealde arre-gorrixka, beheko aldea zuri-arrosa eta eztarri zuria du. Emeak bizkarraldea arrea eta sabela argia eta apur bat bermikulatua du. Pileoa eta begietako zerrenda arreak. Isatsa beltza du eta alboetan orban zuriak ditu. Mokoa sendoa eta beltza. Zangoak beltzak.

Habitata: sakabanatutako zuhaitzak dituzten ingurune zabaletako espeziea da. EAEko habitat-hedapena murritza da. Behe eremuetan barrena hedatzen da batik bat, eta haran zabaletan, batez beste 245 m-ko altueran bizi da; dena den, 900 m-ra ere ikusi izan da. Dentsitate handienak sega-belardi handiak dituzten landazabaletan neurtu izan dira. Ingurune horretan baieztatu izan da espeziea askoz ere trinkoagoa dela eremu atlantiarrean eremu subkantauriarrean baino. Estai muinotarren otalurretan oso urria da. Ez da basoetan bizi.

Itsasondoko populazioak eta mehatxuak: espezie hau urria da Itsasondon. Plagizidek negatiboki eragiten diote era sekundario batean, izan ere bere aukera trofikoak asko murrizten dira hauen ondorioz. Bat-bateko aldaketa klimatikoek, udaberri eta uda hezeago eta euritsuagoek, asko jaisten dute espezie honen ugalketa.