Skip to main content

Ioiako bira

Luzera
5.45Km
Iraupena
2:00
Zailtasuna
Ertaina
Gutxieneko altuera
133m
Gehieneko altuera
622m
Pilatutako gorabehera
489m
Itzulia
Bai

Basoetan zehar Ioiara eramango gaituen ibilaldi honetan hainbat baserri ikusgai izango ditugu. Eskola eta frontoi zaharraren artean dagoen pistan hasi eta Agarre baserritik igaro asfaltozko bidera iritsi arte. Hemen aurrez-aurre izango ditugu igo beharreko mendiko eskailerak. Ioia aldera doan errepidea goraka hartuko dugu, Izarreko bidegurutzera heldu arte. Izarre baserrira iristean, langa zeharkatu eta bidexkan dauden mugarriei jarraituko diegu Iraolaetxeberrira iritsi arte. Gorantz doan bidea hartuko dugu Artetxe baserriraino. Han, pinudia alboan dugula, gorantz jarraituko dugu, antenetaraino. Han bide nagusia hartu eta Ioiara iritsiko gara, ibilbidearen punturik altuenera. Ioiako putzuan geldiunetxo bat egitea merezi du. Beheranzko bidetik Sarobe baserrira iritsiko gara. Han hormigoizko pista utzi eta Iraolaetxeberriraino jarraituko dugu. Eta buelta etorri garen basabidetik egingo dugu, baina orain, aldapa behera.