Skip to main content

Ohiko galderak

 

1.- Hasierako nire ekarpena 100€ izan bada, urteko kuota zenbatekoa izango da?

Hitzarreko bazkide kuota 20€ izango da kasu guztietan. Hasierako ekarpena 100€takoa izan bada, 80€ ezohiko ekarpen bezela jasoko da “estatutoetan”.


2.- Iraola Ustiategiko lagapen kontratoa 25 urteko bada, eta hori amaitutakoan Instalazioaren egoera ona izaten jarraitzen badu, zer egin daiteke?

A.- Lagapen kontrato berri bat egin daiteke jabetzarekin. Eta trámite administrativo berri bat egin, argindar banaketa enpresarekin eta administrazioarekin. 

B.- Materialen egoera ere ikusi beharko da, baina gerta daiteke behin 25 urteren buruan instalazio fotoboltaikoak potzentzia galtzea eta partzialki berritu behar izatea. Instalazioaren materialen bermeak, fabrikatzaileek ematen dutena, honakoa da: Plakak, %80ko potentzia bermea 20 urtetara. Elektronika (inbertsoreak), 10 urte. Mantenimendua egitea ezinbesteko da, instalazioaren biziraupena hobetzeko.


3.- Proiektu batean hasieratik parte hartu ez duen bazkide bat, sartu daiteke edozein momentutan? Edo hasieratik dagoen norbaitek, baja eman dezake edozein momentutan?

Bi kasuetan bai. Proiektuaren bizi iraupenean, edozein momentutan batu daitezke bazkideak, edo kontrara, edozein momentutan irten daitezke. Erabakitzeko daude ordea baldintzak. Horiek HITZAReko bazkideen artean erabaki beharko dira


4.- HITZAReko kuotak zertara bideratuko dira?

Alde batetik administrazio gastuak daude, hau da, kooperatibaren tributazio fiskala egiteko kontratatu behar den aholkularitzeren gastuak. Eta bestetik, instalazioa fotoboltaikoa martxan edukitzeagatik legearen arabera sortzen diren gastuaK: mantenimendu programa, Aseguru Polizak eta SPA. 


5.- HITZAReko bazkide izateak ze gastu ekarriko dizkit urtean?

Gastu finoa kuotarena izango da, 20€. Baina hortik aparte, instalazioaren funtzionamendua berak beste gastu batzuk izatera behartzen gaitu. Hori zehazten joango gara, ze aldagarri batzuei lotuta dago, hala nola, instalazio partekatuan parte hartuko duten bazkide kopuruari, adib. 


6.- Nola ordainduko da proiekturen kostoa? 

Proiektuan inbertitu nahi duten bazkideak bere etxeko energía kontsumoan oinarritutako koefeziente bat izango du. Proportzio hortan hobetuko dut bere erifizientzia energetikoa eta proportzio berean egin beharko du ekarpen ekonomikoa.


7.- Bere etxean instalazio fotoboltaikoa duen herritarrak partu hartu ahal lezake energía komunitatean?

Ez. Ezingo luke komunitateko energía partekatu. EEEren (Energiaren Euskal Entitatea) ebazpenan, 2022ko ekainaren 22koan, diru publikoz lagundutako instalazio fotoboltaikoen baldintzak finkatzen ditu eta horren arabera, kontsumitutako eta sortutako energía ratioak finkatzen ditu, hau da, instalazio fotoboltaikoaren energía sormena justifikatzeko %ko 80ko gastu energetikoa justifikatu behar da, eta bietan egotea, ratio ez betetzea ekarriko luke. Eta bestetik, diru eskaera berri bat egin beharko luke komunitatearen barruan egoteagatik eta hori ere EEEak ez luke onartuko. 


8.- Komunitate partekatuan parte hartzen duen bazkide batek bere energía kontsumoen kopuruak aldatzen baditu, gehiagora edo gutxiagora, aldatu ahal lezake bere koefizientea?

Bai. Kooperatibako estatutuetan finkatu behar da zein eperen barruan ahalbidetu koefiziente aldaketa. Baino legeak ahalbidetzen du urtean behin egitea. 


9.- Udalaren jabetzan dauden instalazio fotoboltaikoen energiaz baliatu daitezke Hitzar kooperatibo bazkideak?

Udalaren jabetzako instalazio fotoboltaikoek sortzen duten energíaz herritar guztiak baliatzen dira. Herritar guztiak zerbitzu publikoen energía kostoak murrizten dituelako eta horrek  herritar guztiengan du eragina.

Eta bestetik, udal instalazio fotoboltaikoen energía soberakinak kooperatibako bazkideekin partekatu daitezke, dagozkion tramite administratiboek oztopo legalik jarriko ez balute.