Skip to main content

Sarasolako bira

Luzera
4.50Km
Iraupena
1:15
Zailtasuna
Erraza
Gutxieneko altuera
133m
Gehieneko altuera
364m
Pilatutako gorabehera
231m
Itzulia
Bai

Ibilbide laburra eta erraza da. Tren geltokitik Iturrioz aldera joango gara, bidean Paimmasa paper lantegia igaroz. Goraka jarraitu eta Iturrioz baserrira iritsiko gara. Honen atzealdean mendiko eskailerak daude. Gora eta gora igoz, Sarasola baserrietara iritsiko gara. Baserri multzo hau ikusgarria da: armarria, harrizko zubia... Hemendik aurrerako bidea aldapa behera izango da. Behatokian ondo irabazitako geldiunetxo bat egin dezakegu, Itsasondoko eta Aizkorriko bistak aurrez-aurre ditugularik. Indarrak berrituta Altzagatik datorren pistari jarraituko diogu. Hilerria atzean utzitakoan, intxaurrondoren ondoko  bidezidorratik Errezola baserrira iritsiko gara. Aurreraxeago Bengoetxea baserriaren ondotik igaro eta galtzeko arriskurik gabe, trenbidea jarraituz, plazara itzuliko gara.