Skip to main content

Korridore Ekologikoaren Amortiguazio-gunea

Amortiguazio-guneek Korridoreak babesten dituzte, hau da, korridoreari negatiboki eragin diezaioketen efektuak leundu edo indargetzea dute helburu. Ernio-Gatzume - Aralar - Izarraitz Korridorearen Amortiguazio-guneak 391,54 ha-tako eremua hartzen du Itsasondon. Kasu gehienetan bezala, Itsasondon ere, Amortiguazio-gunean nekazaritzarako eta baso ustiaketarako lurrak barneratzen dira, hau da, Korridorean baino habitat natural gutxiago dago eta landaketa edota labore-lur gehiago.