Skip to main content

Autokontsumo partekatua

AUTOKONTSUMOA

Gure eredua autokontsumo partekatua da. Hau energia kontsumitzeko modu berri bat da, azken kontsumitzailearengandik hurbil dauden iturrietatik energia berriztagarria sortzean oinarritzen dena. Horregatik nahi dugu gure herrietan ditugun baliabideak ando aztertu eta proiektu eraginkorrak eta erakargarriak martxan jarri, auzolanean eta bertatik bertara landuak. Modu honetan, murriztu egiten da ingurumen inpaktua eta “zentro handietatik” garraiatzeko beharrak eragindako eraginkortasun galerak ere nabarmen murrizten dira.