Skip to main content

Arbel-Aitz

Telefonoa
943 88 13 39
Posta-e. helbidea
Helbidea
Beko Kale, 21
Herria
Itsasondo

Arbel-Aitz Elkarte Gastronomikoa Itsasondoko bizitza sozialaren ardatz garrantzitsuetariko bat da. Elkartean, bazkideak beste bazkide batzuekin, senitartekoekin edo gonbidatuekin elkartzen dira, bazkaltzeko edo afaltzeko. Alabaina, Itsasondoko bizitza sozialean eta aisian garrantzi handia duten kultura-jarduerak ere antolatzen dituzte. Horren adibide esanguratsuenen artean, Garagardo Festa (ekainean) eta Pintxo Potea (urrian) daude.