Skip to main content

Ikastaroak

MEMORIA TAILERRA 3. ADINEKOENTZAT (hileko lehen asteazkenetan 17:30-19:00)

Garuna aktibo eta sasoian mantentzen lagunduko digun tailerra. Garuna gihar baten modura landu eta sendotu daiteke, eta Itsasondon horretarako ariketa aproposak prestatu ditugu. Kontua ez da kapazitate jakin batzuek neurtzea, bakoitzak duen talentua eta gaitasuna bultzatzea baizik. Jarduera fisikoaren onurak agerikoak diren bezala, ariketa mentala eta memoria jokoen eragina frogaturik dago. Ariketa hauek egiteko ez da behar ez txandalik, ez zapatila berezirik, ez ikasketa sakonik ezta ere sasoi fisiko aparta. Lagun-artean momentu atseginak pasatzeko gogoa besterik ez. 


KZ IKASTAROAK