Skip to main content

Kultura

Kultura lantaldeak kudeatzen du herriko kultur agenda. Urtean zehar egiten diren bilkuretan erabakitzen dira herrian burutuko diren ekimenak, horrez gain herriko eragileek ere antolatzen dituzte ekimen ezberinak eta guztion artean osatzen dugu urteko kultura agenda.

2021 hasieran herritarrei galdetegi bat bidali genien kultur arloko balorazio bat egiteko.

Herriko bizi kulturala suspertzea da lantaldearen funtzio nagusia.

HELBURU OROKORRAK

  1. Herrian kultur ekimenak antolatzea.
  2. Adin tarte ezberdinentzako kultur eskaintza egitea.
  3. Kultur espresio ezberdinei aukera eszenikoak ematea.
  4. Euskal ekoizleei lehentasuna emanez, euskal kultura indartzea.
  5. Aurrekontuen gestioa eta kudeaketa.

2021eko HELBURU ZEHATZAK

  1. Galdetegitik ateratako emaitzak txertatzea hobekuntza gisa
  2. COVID 19 egoeran izan arren, kultur eskaintza bermatzea
  3. Adin tarte guztietarako eskaintza kontuan izatea

Kultur ekimenak burutzeko espazioak?

AURREKONTUA: 2021erako kultura saileko aurrekontua 14.500€koa da.

-

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero: gazteria-kultura@itsasondo.eus

 

Izenburua Tamaina
Kultur agenda galdetegia (2021 iraila-abendua) ⤓ 327.36 KB
Kultura agenda sortzen galdetegiaren emaitzak ⤓ 729.8 KB
Kultura kudeaketa plana ⤓ 6.91 KB