Karreape etxean kokatua dago gazteleku zein gaztetxe funtzioak egiten dituen eraikina, frontoi zaharraren aldamenean eta eliza atariaren alboan. Bi solairu ditu: lehenengoan, sormen gunea eta sukaldea daude, eta bigarrenean, solairu irekia, balioanitza.
Txartel bidezko funtzionamendua du espazioak, eta 12 urtetik aurrerako gazteak joan daitezke. Orain arte, ostiraletan hezitzaileekin 12-14 urte bitartekoak biltzen ziren, hainbat ekintza egiteko; iluntze aldera, berriz, herriko gazteek eta ez hain gazteek afariak egiteko gune bilakatu izan da, lagun taldeak bildu eta topaleku gisa.
Espazio honek arautegi propioa du, elkarbizitzarako ezarritako jarraibideak, hain zuzen ere. Araubide orokor horrez gain, COVID-19 egoeran erabili ahal izateko protokolo zehatz bat ezarri da, baita gazteek izenpetu beharreko konpromiso orria ere.
2021eko irailetik aurrera, Jon Eskisabel eta Anne Garcia ditugu ostiraletan bertan, ekintza dinamizatzen eta herriko gazteekin lan egiten.
Espazioaren berrantolaketa egitea aurreikusi da eta, auzolanean berrantolatuko dugu gaztelekua ere.
Izenburua | Tamaina |
---|---|
Gaztelekua (hezitzailearekin) Arautegia | ⤓ 100.63 KB |
Gaztelekua (modu autonomoan) Arautegia | ⤓ 300.93 KB |
Gaztelekua Arautegia Covid19 egoeran | ⤓ 613.88 KB |
Sormen Gela Arautegia | ⤓ 103.45 KB |