Skip to main content

Hezkuntza

0 urtetik 12 urte bitarte arteko hezkuntza sistema arautua dago Itsasondon. Urkipe haur eskolak eta eskolak bermatzen dute hezkuntza arautua herrian izatea.

HAURRESKOLA

Haurreskolako helburuak honako hauek dira: familiaren laguntzarekin, haurraren garapen osoa sustatzea, ingurunea ezagutzen laguntzea, haren nortasuna indartuz; haurrek garapen ebolutibo orekatua izateko, haien hezkuntza prozesuan izan ditzaketen hutsuneen eta gabezien aurrean, hezkuntza prebentiboa eta orekatzailea sustatzea; hezkuntza eta laguntza jardueren barruan hauek guztiak barne hartzen diren hezkuntza globala sustatzea: gorputza, objektua, ekintza, pentsamendua, bestea, nia, afektibitatea, arrazionaltasuna, erreala, ametsezkoa; hezkuntza sortzailea programatzea, horren bidez haurrek bilaketa eta abstrakzio berriak egin ditzaten eta kontzientzia har dezaten; familiei haurren garapen osoari dagokion laguntza ematea; eskolarekin elkarlanean, hezkuntzan norabide eta helburu berberak ezarriz eta haur eskolatik eskolarako bideak jarraipena izan dezan

Itsasondoko haurreskolaren ANTOLAKUNTZA...

Itsasondoko haur eskolak bi ikasgela, psikomotrizitate gela eta jantokia ditu.

1 urtekoen gela: haurren gehienezko kopurua 8. Hezitzaileen kopurua 1,5.

2 urtekoen gela: haurren gehienezko kopurua 13. Hezitzaileen kopurua 1,5.

URKIPE HERRI ESKOLA

Haur eskolatik pasa eta Urkipe eskolara egiten dute salto herriko txikiak. Urkipe eskolan etxean bezala egoten dira, guraso elkartearekin etengabeko harremana duen irakasle taldeak gidaturik. Eskolak honako ezaugarriak ditu:

  • Herri eskola publikoa.
  • Plurala: Adin desberdinetako haurrak gela berean egoten dira, elkarrekintza eta kooperazioa era naturalean sustatuz eta giza balioetan heziz.
  • Talde txikiak.
  • Irakaslego iraunkorra.
  • Irakasle, ikasle eta gurasoen arteko harreman estua.
  • Herriaren nortasuna bultzatzen duena.
  • Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen duena.

Urkipe eskolak zerbitzu hauek ematen ditu:

  • Jangela
  • Zaintza (07:30 - 09:00)
  • Eskolaz kanpoko ekintzak, eskolan bertan: ingelesa, trikitixa, euskal dantzak eta multikirola.
Izenburua Tamaina
Haurreskola eskuorria ⤓ 1.08 MB