Itsasondok beti izan du ardura handia herriko haur gazte eta nerabeekin. Ekimen asko egin izan dira, garrantzitsuenetakoa 2015 inguruan eman zen, Itsasondo haurren herria batzordea sortu zen. Aldaketak izan ditu urte hauetan eta orain gazteria foro gisa lan egiten du. Bertan biltzen dira eskola, guraso elkartea, gaztelekuko hezitzaileak eta ongizateko kideak. Modu integral batean, gazteri alorra lantzeko borondatez aritzen dira lanean.
2018. urtean foro horrek prozesu bat abiatu zuen, eta, hausnarketa ondoren, hiru printzipio zehaztu ziren. Etorkizunean gure lana definituko duen ardatza izango dira printzipio horiek.
- Guztion herria.
- Herri identitatea.
- Herritik herriarentzat.
Aldundiko Gaztematika komunitateko kide gara, eta 2021. urtean Oinherri herri hezitzaile sareko kide egin ginen.
Printzipio horiek lantzeko asmoz, erabaki zen ekintza plan dinamikoa garatzeko hezitzaile lantaldea kontratatzea 2021ean, eta prozesua martxan jarri zen. Hezitzaile horiek, urtean zehar herriko ekintzak dinamizatzeaz gain, gaztelekua kudeatuko dute.
2023-24 ikasturtean Kili-kolo elkartea izan da PSZ kudeatu duen elkartea. 2024-2025erako luzapena onartu da.
Informazio zehatzagoa nahi izanez gero: gazteria-kultura@itsasondo.eus
Izenburua | Tamaina |
---|---|
Dokumentu orokorra OINHERRI | ⤓ 1.12 MB |
Gaztelekuko sarbide eskaera 14-16 urte edo mugikorrik gabe | ⤓ 63.85 KB |
Gaztelekuko sarbide eskaera 16 urtetik gora | ⤓ 46.54 KB |
Gaztelekuko arautegia 2024tik aurrera | ⤓ 233.9 KB |
Gazteria hausnarketa dokumentua | ⤓ 838.86 KB |
Infografia zerbitzuak | ⤓ 44.39 KB |