Itsasondoko udal liburutegia, toki mailako irakurketa, informazioa eta ikasgela erabilpenerako espazioa da. Udal eraikinean kokatua dago. Informazioa, alfabetizazioa, heziketa eta kultura zabalkundean lagundu, eta irakurzaletasuna sustatzea da udal liburutegiaren funtzio nagusia. Automaileguaren bitartez hartu daitezke liburuak. Urteko 365 egunetan erabiltzeko aukera dago, 24 orduz. EAEko liburutegi sarean gaudenez, Liburutegien arteko mailegu zerbitzua ere egin daiteke. Hau da, nahi edo behar den liburua beste liburutegi batetik eska dezakegu. Udal liburutegia erabiltzeko, liburutegien sareko txartela eta liburutegirako txartela behar dira (3 €). Udaletxean harrera ordutegian burutu daitezke eskaera hauek. Egun,7600 ale inguru daude udal liburutegian.
Udal liburutegiko helburuak honako hauek dira:
HELBURU OROKORRAK
- Haurrengan bizitzako lehenengo urteetan irakurtzeko ohitura sortzea eta indartzea
- Herritarrei mota guztietako informazioa eskuratzeko aukera ematea
- Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak bultzatu eta aurrera eramatea
- Ahalik eta zerbitzu aberats eta egokiena ematea
- Dirulaguntzen gestioa eta kudeaketa
2021ko HELBURU ZEHATZAK
- Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak burutu
- Haur bilduma berrikuntzak eskuratzea
- Nobelak eskuratu, berrikuntzak izateko.
Helburu hauek izanik, aurtengo ekintza planean hauek jaso dira:
1. Haurrengan bizitzako lehenengo urteetan irakurtzeko ohitura sortzea eta indartzea
EKINTZAK
- Haurren irudimena eta sormena suspertzeko liburuak jartzea
- Haurrentzako ekintza desberdinak antolatzea ( ipuin kontalariak, txontxongiloak...)
- Haur txoko zerbitzutik ekintzak bultzatzea ( tailerrak, ipuin kontaketak, solasaldiak...)
- Eskola orduetan liburutegia bisitatzea.
2. Herritarrei mota guztietako informazioa eskuratzeko aukera ematea
EKINTZAK
- Informazio zerbitzu egokiak eskaintzea
- Liburuen hornikuntza. Mota guztietako liburuak izatea. Etengabeko berrikuntza
- Prentsa, aldizkariak, katalogoak ezartzea eta berritzea
- DVD, musika jartzea
3. Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak bultzatu eta aurrera eramatea
EKINTZAK
- APIRILAK 2: Haur eta gazteen liburuaren nazioarteko eguna ospatu
- APIRILAK 23: Liburuaren nazioarteko eguna ospatu
- URRIAK 23: Liburutegiaren nazioarteko eguna
- Egun bereziak aitzaki, adin talde guztientzako programa eta jarduerak sustatzea-
- Itsasondo 2.0 aldizkarian, liburutegi atala txertatu (gomendioen atala)
4. Ahalik eta zerbitzu aberats eta egokiena ematea
- LAM zerbitzuaren berri eman eta bultzatu
- Mailegu zerbitzua ahalik eta erosoen izan dedin lan egitea
- Herritarren beharrak eta interesak kontutan hartu ( galdetegia)
- Liburuak txukun eta eskuragarri izatea. Katalogazio eta sailkapen txukuna
5. Dirulaguntzen gestioa eta kudeaketa
- Dirulaguntza ezberdinen eskaera eta zuriketak egin (irakurzaletasuna sustatzea etb)
AURREKONTUA
2021ean udal liburutegiaren aurrekontua 4100€tako da.
Izenburua | Tamaina |
---|---|
Araudia | ⤓ 56.91 KB |